BERTSOA, AI AMA BERTSOA

bertsoa, ai ama bertsoa

Bertsoa beti izan da

Hitzaren jolasa

Osatzen zaila bezain

Ulerterraza

Baina orain hartu du

Apaingarri antza

Oraintxe da antzerki

Oraintxe da dantza

Subentzio kiratsa

Botatzen du latza

Ez da txantxa

Ez gaitezen pasa

Gu gabe ere hilko

Zen bere kasa (2)


Bertsoa dira hitza

Hitza ta hizkera

Bertsoak da kantua

Ta kantaera

Bertsoa lau punttutan

Hola laburtzen da

Ez da ez zuek ez ni

Baizik gu batera

Bertsoa da bera

Lau rrima lau zera

Bihotzetik bihotzera

Ta hortik aurrera

Ez bihotz eta ez bertso

Itoko gera (2)


Nahiz eta hau sentitu

Ez naiz hilko penez

Bertsoa izan zena

Izango denez

Pertsonak hiltzen gara

Hitzak ordea ez

ETA bertze bi mila

Urtez guttienez

Gau beltza bada beltz

Iñularra morez

Jaztean maiatzez

Ta urrian beltzez

Bertsoa han egongo

Da zorionez

Iruzkinak itxiak daude.

Tresna-barrara saltatu